1995ean sortutako inprimategia gara, Donostiako Igara auzoan kokaturik.

Hamahiru urte hauetan etengabean berritu dugu gure makineria, gure bezeroen premietara egokituz eta kalitatezko zerbitzu arin eta lehiakorra eskaintzen saiatuz. Horretarako talde guztiz profesional eta hurbila osatzen dugu, giza harremanei lehen mailako garrantzia emanez eta egiten dizkiguten eskaera mota ezberdinei erantzunak bilatuz.